XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. Egiazko Jainkoa eta egiazko gizona.

Jesus egiazko Jainkoa da, Ama Birjinagandik jaioa, ez gizon baten egitez, Espiritu Santuaren egitez baino.

Bere bizitzan zehar Jainkoa zala erakutsi eban, Jainkoak bakarrik egin daikezan ekintzak eginez, hau da mirariak: gaisoak sendatu, hildakoak berbiztu, ogiak eta arrainak ugaritu ebazan.

Itsasoko ekaitza baretu eban eta, batez ere, bere burua berbiztu eban.

Benetako gizona ere bada.

Gure antzekoa izan zan danean, pekatuan izan ezik.

Andra batengandik jaio zan, gu guztion moduan hazi zan, Ama Maria Birjina, eta San Jose aitordearekin bizi izan zan.

Bere gisa-eskuez lan egin eban, bere giza-adimenaz pentsatu eban, bere giza-bihotzaz maitatu eban.

Pozak eta goibelaldiak izan ebazan.

Gosea, egarria, nekeak, minak eta heriotzea jasan behar izan ebazan.